XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ekuador.

XV mendean inkak menperatu zuten Quito eta Huayna Capac eta Paccha printzesaren ezkontzatik Atahualpa jaio zen.

Honen eta bere anaia Huascar`ren arteko borrokak zirela medio, inperioa zatitu eta ahuldu egin zen, horrela espainolen konkista errazagotuz.

Lurralde hau Nueva Granadako beherregealdearen zati izan zen eta XVIII mende bukaeran hasi zen independentziarako borrokaldi ekintza.

Gerra hau, Bolibarrek bidalita Sucre generalak Pichinchan espainolak garaitu zituenean burutu zen, 1622 urtean.

Orduan Colombia Handiko Errepublikara erantsirik gelditu zen.

Riobambako batzarrak 1830 urtean eta gaur duen izenez Estatu independiente deklaratu zuen arte.

Azken urteetan eta gaur duen izenez Estatu independiente deklaratu zuen arte.

Azken urteetan eta aspalditxotik hasita, liberalen eta kontserbadoreen arteko agintaritza txandaketa nabarmen izan da.

Velasko Ibarra presidentea, kontserbadore bera, bereziki aipagarri da: bost agintaritza alditan (hamabost urte inguru denetara) gobernatu zuen herrialdea.

Quito izan zen kolonia garaietako artegintza unerik handienetako bat, gaur oraindik ere bere elizetako kanpo eta barne apaindurietan ageri den bezala.

Baita gaur oraindik ere obratzen segitzen den artisantza aberatsaren sorburu hiri hau izan zen halaber.

Egungo ekuadortar indioak, zurezko, eskaiolazko, zuhaitzazalezko eta kubi apaindu famatuetako eskulanetan oso trebe dira.

Ogimamizko eskulanetan ere gailen dira indioak.

Zenbait festaegunetako folklorejantzietan edo indiar herribazterretan ikusi ohi diren oihal bitxiak kolore bizizkoak izaten dira.

Quito, hiriburua.

Eskualde epel-beroen lekuturik, Guayakilekin batera herrialdeko populazio guztiaren erdia biltzen du.

Lehen indiar herri bat zen leku berean eraikia izan zen, Pichincha bolkanaren oinean.

Herrialdeko administralgoa eta kultur bizitza bertan bildurik daude.

Ekuatore lerroa hiriaren ipar aldetik oso hurre igarotzen den arren, bertako klima atsegina eta beti berdintsua da, urtean batazbeste 14ampdeg; gradu inguru.

Arkitektura barrokoaren erak bertako jatorrizko ohiturekin nahastean arte koloniala sortu zen, eta hontatik asko da Quiton, Katedrala adibidez.

Modernotasunaren aldeari dagokionez, unibertsitate, biblioteka eta museo zenbait ba ditu; azken hauen artean Arte kolonialarena eta Jesuitena (Corocollao`ko museoa) bereziki aipagarri dira.

Trenbide bikain batek elkartzen du Guayaquilekin, eta handik iparralderuntz segitzen du.

Hiri kolonial lasaiaren lilura gora egiten du oraindik ere Quitok eta alde hortatik agian Latinoamerikako hiririk berezienatakoa da; halere poliki poliki edifizio berriz jazten ari da, Legegintza Jauregia adibidez, eta baita halaber hiribide zabal modernoz ere.